Harrera beroa egin diote herrian Mikel Egibarri

Ataria 2015eko maiatzaren 19a

Zizurkilgo Mikel Egibar euskal presoa gaur utzi dute aske Zuerako espetxetik. Goizeko 11:00etan irten da eta harrera egin diote herrian.

Ateratzerakoan zain izan ditu senitarteko eta lagunak: "Azken bederatzi urte t'erdi hauetan etengabe jaso ditut maitasuna eta elkartasuna. Urte guztietako elkartasun hori espetxetik irteterakoan modu kontzentratu batean jaso dut". Espetxetik irten bezain laster, bozka ematera joan da Zuerako Correoseko bulegora, posta bidez egitea eskatu baitzuen. Ataria Irratian hitz egiteko tartea ere hartu du. Hemen esandakoak:

Zizurkilera iritsitakoan, berriz, harrera egin diote Zimiterioan. Adarra eta txalapartaren soinuarekin sartu da, herritarren txalo artean. Agurra, bertsoak, dantzak, opariak, besarkadak eta muxuak izan dira ondoren. Amaieran Egibarrek berak hitz hartu du:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!