Mikel Egibar aske utziko dute, bihar

Ataria 2015eko maiatzaren 18a

2012an jasandako istripua dela eta, zizurkildarren elkartasuna azaldu zioten familiari

Zizurkilgo Mikel Egibar euskal presoa aske utziko dute bihar. Herritarrek lehen harrera egingo diote bihar bertan.

Mikel Egibar Joxe Mari Olarra billabonatarrekin batera atxilotu zuten 2007an. Espainiako Auzitegi Nazionalak eman zuen agindua, 18/98 auziaren barruan. Egibar herriko plazan herritarrez inguraturik zegoela eraman zuten atxiloturik.

Azken urtean Zuerako espetxean, Zaragozan, egon da Egibar, eta sakabanaketaren ondoriorik latzenak bizitzea tokatu zaio. 2012an bere bikoteak eta seme-alabek istripua izan zuten bisitara joanda. Bikotea eta semea larri egon ziren.  Lehenago Granadako espetxean egon zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!