"Bazan herri txiki bat..." eta oholtza gainean handi bihurtu zen

Ataria 2015eko maiatzaren 17a

Atzo taularatu zuten Bazan herri txiki bat... antzerki lana Zizurkilgo Intxaur frontoian. Ikusmin handia sortu zuen ikuskizunak goraino beteta baitzegoen pilotalekua. Amaieran publikoak txaloz eskertu zuen lanean aritu ziren herritarren hilabeteotako ahalegina.

Aurten bete dira 400 urte Zizukilek burujabetza lortu zuela eta 1615eko data horretatik gaur arteko herriaren argazkia osatu nahi izan zuten herri antzerkian. Herria osatu zeneko herri batzar bat, Pello Mari Otañok Ameriketara aldegin behar izan zuenekoa, Teodoro Hernandorenaren euskararekiko eta antzerkiarekiko gogoetak, Extremaduratik Zizurkila etorritako migranteen bizipenak... Historiako pasarte ezberdinak herritarrek interpretatuta. 

Herriko musikariek eta dantzariek parte hartu zuten ikuskizunean eta Nerea Barriola sopranoak, besteak beste, Xalbadorren heriotzean kantatu zuen.

Emanaldiaren amaieran, parte hartu zutenei eskerrak emateaz gainera, Iraitz Lizarraga zuzendari lanetan aritu den laguna eta Julian Arrastoa herritarra omendu nahi izan zituzten antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!