Eguraldi txarrari aurre egin eta Bialtoia ospatu dute

Ataria 2015eko maiatzaren 16a

Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara bitarteko 40 bat umek hartu dute parte Zizurkilgo XVII. Biatloian. Zizurkilgo Pedro Mari Otaño plazaren inguruan korrika eta bizikletarekin ibili dira.

Parte hartzaile guztientzat sariak egon dira eta ondoren, Zimiterioan, hamaiketakoa egin dute.

Gauean 22:30ean Bazan herri txiki bat... antzerki lana eskainiko dute Intxaur frontoian. Zizurkilgo herri gunera igotzeko autobusak jarri dituzte Elbarrenatik. Zalduako errotondatik aterako dira. . Hiru irteera egingo ditu autobusak, gaueko 21:45, 22:00 eta 22:15ean. Bueltakoa berriz 00:00etan eta 00:15ean izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!