Herri antzerkia Intxaur frontoian egingo dute

Ataria 2015eko maiatzaren 14a

Udalak autobusak jarriko ditu Zizurkil behetik gora igo nahi dutenentzat.

Zizurkildarrek inoiz taula gainean egindako espektakulu handiena larunbatean izango da. “Bazan herri txiki bat” musika, kantua, bertsoa, dantza eta antzezpena uztartzen dituen herri antzerkian 100 herritarretik gora ari dira lanean azken hilabeteetan. Ikuskizuna, azkenean, Zizurkilgo Intxaur frontoian egingo da, eguraldi iragarpena tarteko Joxe Arregi plazan egitea ezinezkoa izan baita. Gaueko 22:30etan da zita.

Zizurkilgo Udalak hala ere, erraztasunak jarri nahi ditu ekimenera ahalik eta jende gehien hurbil dadin. Autobusak jarriko dira Zalduako errotondatik Zizurkil Gora bidean. Hiru irteera egingo ditu autobusak, gaueko 21:45, 22:00 eta 22:15ean. Bueltakoa berriz 00:00etan eta 00:15ean izango da. Kostako da berriz horrelako ikuskizuna errepikatzea Zizurkilen, Udalak eta herri antzerkiko kide guztiek gonbidapena luzatzen diete herritar guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!