Zizurkilgo Udalak, garai batean jubilatuen egoitza zen tokia atondu du gazteentzako. Ixaxkun Sarasola izango da hezitzaile lanetan arituko den laguna. 9 eta 11 urte arteko gazteak astearte eta ostegunetan 16:30etatik 19:30etara erabili ahal izango dute gaztelekua. 12 eta17 urte artekoak berriz, ostiraletan bilduko dira bertan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 16:30etatik 19:30etara.