Zizurkilgo udalak martxan jarri ditu diru laguntzak

Ataria 2015eko martxoaren 26a

Apirilaren 24ra arte izango dute aukera eskaerak aurkezteko, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara arloko ekintza interesgarriak finantzatzea nahi duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, erakunde eta banakakoek.

Zizurkilgoa izatea edo, Zizurkilgoa izan ez arren, Zizurkilentzat interes kulturala duten egitasmoak bultzatzea da bete beharreko beste baldintza. Urteko jarduerak edo aldikako jarduerak diruz laguntzeko egin ahal izango dira eskaerak.

Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute diru-laguntza eskuratu nahi dutenek:

a) Norbanako modura edo eskatzen duen elkarte edo entitatearen ordezkaritzan eskaera aurkezten duen lagunaren nortasun-agiriaren fotokopia

b) Eskatzen duen elkarte edo entitatearen eskrituraren fotokopia

c) Beste administrazio, instituzio edo entitate publiko zein pribaturen aurrean egindako diru-laguntza eskaeren ziurtagiria edo, kasua bada, jasoak edo hitzartuak dituzten laguntzak kreditatzen dituen agiria

d) Garatuko den urteko programa edo jardueraren memoria esplikatiboa edo, kasua bada, eskatzen den laguntzaren xede den aldikako jarduerarena

e) Programa edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu zehaztua

f) Diru-laguntza eskaerak aztertu eta baloratzeko kontuan izango diren aspektu edo irizpideei buruzko memoria edo dokumentazioa

oharra: aurreko urteetan laguntza ekonomikoak eskatu dituztenek, c), d) eta e) ataletan adierazitako dokumentazioa bakarrik aurkeztu beharko dute eskaera inprimakiarekin batera)

Eskaerak Zizurkilgo udal-bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!