Zizurkilgo EH Bilduk Joxe Mari Luengo hautatu du alkategai

Ataria 2015eko martxoaren 17a

Joxe Mari Luengo egungo Zizurkilgo alkateak errepikatu egingo du alkatetzarako hautagai gisa. EH Bilduk hautagaitzaren aurkezpena egin zuen atzo Atxulondo kultur etxean. Agerraldian izan zen, Diputatu Nagusi izateko koalizioak aurkezten duen hautagaia, Xabier Olano.

Arratsaldeko lehen orduan abiatu zuen bisita Zizurkilen Xabier Olanok. Iaz lan gatazka izan zuen Marie Brizardeko enpresa bisitatu zuen udal ordezkariekin batera. Zaharberritutako Aurrerako kirol instalakuntzak bertatik bertara ikusi zituen diputatugaiak. Joxe Arregi plaza ere berritu egin dute legealdi honetan Zizurkil beheran. Han bertan kokatuko da etorkizunean bailarako liburutegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!