Irabazlearen denbora egin arren, galtzaile

Asier Imaz 2015eko martxoaren 16a

 1 1426518763231
 2 1426518765164
 3 1426518766727
 4 1426518768154
 5 1426518769248
 6 1426518770324
 7 1426518771468
 8 1426518772559
 9 1426518773702
 10 1426518774981
 11 1426518776486
 12 1426518777631
 13 1426518779034
 14 1426518780235
 15 1426518781340
 16 1426518782446
 17 1426518783710
 18 1426518784963
 19 1426518786443
 20 1426518787851
 21 1426518789321
 22 1426518790716
 23 1426518792074
 24 1426518793133
 25 1426518794814
 26 1426518825226

Xabier Arriak irabazi du Joseba Otaegiren aurkako aizkora apustua, Tolosako zezen plazan.

Hasi orduko hartu zuen aurrea Xabier Arriak. Tolosako zezen plazan jendea ero moduan ibili zen bi aizkolariak animatzen, igandean. Errezildarrak lehen enborrean 15 segundo inguruko aldea atera zion Joseba Otaegiri. Apustua amaitzeko oraindik 19 kanaerdiko geratzen ziren.

Lehen sei enborretan aldeari eustea lortu zuen Otaegik. Zazpigarrenean, oraindik urrutira joan zen, errezildarrari aurrea hartu baitzion zizurkildarrak: «Parte horretan, nirea baino egur txarragoa tokatu zaio, eta aurrea hartzea lortu dut. Ilusio pixka bat egin dit, baina hurrengoan berriro aurreratu da. Bere erritmoan jarraitu du, eta nirea pixka bat haustea lortu du».  


Hortik aurrera, Arria V.a aurretik joan zen, amaiera arte. Otaegi saiatu zen, eta badaezpada gertutik segitu zuen errezildarra, baina ez zuen hutsik egin hark, eta amaieran, 12.000 euroko sariarekin joan zen.


Xabier Arriak lehen hamar enborrak 18 minutu eta 15 segundoan bota zituen. Otaegik lan bera egiteko, 19:13 behar izan zuen. Bi denbora ikusgarri! Batak zein besteak izugarrizko erakustaldia eskaini zuten. Lanak amaitzerakoan erritmoa jaitsi egin zen. Irabazleak saria eskuetan zuelako, galtzaileak, aurkaria urrunegi zelako. Hala eta guztiz ere, denbora txukunak egin zituzten: 39:49 eta 45:09.


Miel Mindegiaren 31 minutuan urrun daude, baina hori ez da erreferentzia bat. Alde batetik, egurrek duten eraginagatik, eta bestetik, nafarra izan den aizkolaririk handiena edo handienetakoa delako. Hori bai, igandeko bi aizkolariek euren aurkariei errespetua sartu zien, egun, denbora horiek ez baitaude edonoren eskura.  


Saioa amaitu ondoren, Joseba Otaegik argi hitz egin zuen: «Ez da posible izan. Berak gehiago egin du, eta puntu. Nik etxeko lana egin dut, baina berea ikusgarria izan da. Egur hauek 40 minuturen azpitik botatzea ez da nolanahikoa. Zoriondu besterik ez dago egiterik».


Enborren inguruan, zizurkildarrak bere iritzia eman zuen: «Nik ekarritakoak onak ziren. Bereetako bat ere bai, nahiz eta barrua zikina zuten. Lau, ordea, nahiko indartsuak ziren». Horrek azken denborei balioa handitzen die.


Aurrera begira «lanean eta hobetzen» jarraitzea besterik ez dagoela zioen Otaegik: «Prestakuntza inoiz baina errazago eraman dut. Gustura ibili naiz. Orain, txapelketa eta erakustaldiak tokatzen dira».


Apustuaren amaieran, Tolosako zezen plazan aizkolari ugari ikusi ziren, egurrak aztertuz eta aizkolariekin hizketan. Apustu soinurik ere entzun zen. Larretxea eta Arria V.aren artean zer edo zer ba ote dagoen, edo. Otaegik, aurrera begira, ez du aterik ixten: «Ezin da pentsatu denak irabaziko ditugunik, eta modu berean, ez dut pentsatu nahi denak galduko ditudanik. Segi egin behar da».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!