Gaur ospatuko duten Txapel Egunean Anjel Usabiaga "Malli" omenduko dute

Ataria 2015eko martxoaren 14a

Martxoaren 14an ospatuko du Zizurkilgo festa batzordeak Txapel Eguna. Urtero omenaldi herritarra egin nahi izaten dute eta aurten, 2014ko abenduan bat batean zendu zen Anjel Usabiaga "Malli" herritarra hartuko dute gogoan. Zizurkilgo festa batzordeko kide den Joxin Azkuek hitz egin du Ataria irratian.

 

Herri giroan zizurkildarrak batu eta txapela sinbolotzat harturik, beste herritar bati omenaldi xumea egitea helburu du Txapel Egunak. Aurten, ordea, abenduan ezustean hil zen Anjel Usabiaga 'Malli'-ri egitea erabaki du festa batzordeak. ngo diote omenaldia.

"Herrian oso gizon maitatua zen, beti laguntzeko prest, herri giroan oso ezaguna eta festen sustatzaileetako bat. Festetan egin ohi den Zimiterioko txapelketa esaterako urtero babesten zuen diru laguntza emanez" azaldu dute festa batzordetik.
 
Hori dela eta, egitarauan 'Malli'-ren afizioek tarte berezia izango dute, pilotak esaterako. Ohiko mus txapelketaz eta dantza emanaldiaz gain, Zimiterioan pilota partidak izango dira: palaz neskek, eta eskuz mutilek. Ondoren, afaria izango da zentroan, eta bertan Aitziber Ibarbia, iazko txapeldunak, jantziko dio txapela 'Malli'-ren alargunari.
 
Txartelak salgai daude dagoeneko zentroan eta Iriarten, 20 euroko salneurrian. 18 urtez azpikoek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Egitaraua

16:00ean Txapeldunen musa zentroan
17:30ean Bukalai dantza taldekoen emanaldia
18:30ean Pilota partidak zimiterioan
Palaz, Janire San Sebastian-Itsaso Erasunen aurka
Esku pilotan, bi bitako partida: Iñaki Lizaso-Mikel Irurtzun
Iker Iraola-Beñat Olazabal
Ondoren Txapeldunen triki poteoa.

21:00etan Txapeldunen afaria zentroan
Menua: -Arrai zopa
-Oilaskoa
-Postrea
-Kafea
-Kopa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!