Formigalera irteera antolatu du Zizurkilgo Udalak

Ataria 2015eko martxoaren 4a

Zizurkilgo Udalak eski-irteera antolatu du martxoaren 14rako, larunbaterako, Formigalera. 12-20 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago irteera.

Autobusa goizeko 6:00etan aterako da Zizurkilgo paper fabrokaren aurrean dagoen markesinatik, eta egun horretako iluntzean bueltatuko da.

Irteeraren prezioa 35 eurokoa da zizurkildarrentzat, eta 60 eurokoa Zizurkildik kanpokoentzat. Horrez gain, norbaitek materiala behar badu, 15,40 euro ordainduta alokatu ahal izango du.

Aurrera plazako udal-bulegoetan eman behar da izena, eta epea martxoaren 6an bukatuko da. 25 pertsonak eman behar dute izena, gutxienez, irteera aurrera ateratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!