Jokin Alberdi hamaseigarren Munduko Ziklokros Txapelketan

Asier Imaz 2015eko otsailaren 3a

Urtea bikain hasi du Jokin Alberdi txirrindulari zizurkildarrak. Iragan larunbatean, Taborren jokatu zen Munduko Ziklokros Txapelketan egon zen Alberdi, juniorren mailan, eta hamaseigarren amaitu zuen proba. 

Lasterketaren zatirik handienean, lehen hamarren artean sartzeko borrokan ibili zen zizurkildarra. Amaieran, Simon Andreassen daniarrarengandik 2:21era helmugaratu zen.


Aurrez, urtarrilaren 11n, Espainiako txapeldun gelditu zen Jokin Alberdi, erakustaldia eskainiz. Animo horiekin joan da Taborrera, eta etorkizun handiko txirrindularia dela erakutsi du bertan.  Hurrengo urtean berriz aukera berri bat izango du munduko txapelketan, oraindik junior mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!