2015/02/04 19:00

Bilera

Bilera
Atxulondo Kultur Etxea, Zizurkil

2015ean 400 urte beteko dira Zizurkil herri gisa sortu zela eta Tolosarengandik banatu zela. Hori dela eta, herri antzerki bat antolatu nahi da, Maiatza Saltsaneko egitarauaren baitan, Zizurkilen sorrerari lotutako gertaerak irudikatzeko. Herri antzerki hori antolatzeko, Kultura Batzordeak dei egiten die herritar guztiei, otsailaren 4an, iluntzeko 19:00etan, Atxulondo kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko. Antzezleak, musikariak, dantzariak, diseinatzaileak, margolariak, arotzak… eta, oro har, herri antzerki horretan ekarpenen bat egin nahi duten guztiak daude gonbidatuta bilerara.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!