Zizurkilen sorrera antzezlan bidez kontatuko dute

Ataria 2015eko urtarrilaren 29a

2015ean 400 urte beteko dira Zizurkil herri gisa sortu zela eta Tolosarengandik banatu zela. Hori dela eta, herri antzerki bat antolatu nahi dute, Maiatza Saltsaneko egitarauaren baitan, Zizurkilen sorrerari lotutako gertaerak irudikatzeko.

Herri antzerki hori antolatzeko, Kultura Batzordeak bilera bat antolatu du, otsailaren 4an, iluntzeko 19:00etan, Atxulondo kultur etxean. Era berean, bertan parte hartzeko deia luzatu dute antolatzaileek. Antzezleak, musikariak, dantzariak, diseinatzaileak, margolariak, arotzak… eta, oro har, herri antzerki horretan ekarpenen bat egin nahi duten guztiak daude gonbidatuta bilerara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!