Korrikaren aldeko Mus Txapelketa, abian

Ataria 2015eko urtarrilaren 29a

18. Korrika Tolosatik pasatzen

Tolosaldeko kanporaketa otsailaren 6an izango da Zizurkilgo Urkamendin

Gipuzkoako Korrika Batzordeak Gipuzkoako III. Mus Txapelketa antolatu du 19. Korrikaren ekitaldi sortaren barruan. Txapelketa otsailean zehar jokatuko da, eta finala otsailaren 28an izango da Astigarragan, 17:00etatik aurrera.

Finala iritsi bitarte, dena den, eskualdez eskualdeko kanporaketak jokatuko dira, eta Tolosaldeari dagokionez hitzordua otsailaren 6an izango da Zizurkilgo Urkamendi elkartean. 21:30ean hasiko da eskualdeko kanporaketa, eta bikote irabazleak otordu bat irabaziko du Hernialdeko Elketa jatetxean, eta baita, noski, Astigarragako finalean parte hartzeko txartela. Bigarren egiten duen bikoteak Korrikako bi elastiko eramango ditu etxera.

Mus Txapelketan parte hartu nahi dutenek 943 59 17 04 telefono zenbakira deitu behar dute, eta bikoteko 12 euro ordaindu behar dira. 19. Korrika martxoaren 19tik 29ra izango da eta Tolosaldetik martxoaren 21ean eta 22an pasako da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!