Herri programa zehazteko EH Bilduren batzarra, bihar

Ataria 2015eko urtarrilaren 23a

Aurretik jasotako zein batzarrean helarazten diren ekarpenak hartuko dira kontuan programa osatzerakoan.

Zizurkilgo EH Bilduk herri batzarra deitu du biharko, urtarrilak 24, 09:30ean, Atxulondo kultur etxean. EH Bilduren proposamena zehazteko hausnarketa egin nahi dute, horretarako aurretik jasotako zein batzarrean bertan helarazten diren ekarpenak aintzat hartuta. «Azken urteetako eta oraingo diagnostiko zehatzagoa egitea eta hurrengo legealdirako ahalik eta programa osoena egitea» da asmoa.

Batzarra 13:00ak aldera amaitzea aurreikusten dute, tartean ordu erdiko atsedenarekin. Ekarpenak www.zizurkil.ehbildu.net blogean ere egin daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!