Jokin Alberdi, Espainiako ziklo-kros txapeldun

Ataria 2015eko urtarrilaren 11

Pasa den urtean kadete mailako Espainiako txapeldun izan zen Alberdi, eta junior mailan daraman lehen urtea den arren, Xixonen garaipena errepikatzea lortu du zizurkildarrak. 

Lasterketaren hasieratik ihes egin du zizurkildarrak, eta akatsik ez egitea garrantzitsua izan da garaipena. Euskal selekzioko kide duen Jon Gil bizkaitarrarekiko minutu bat eta bost segundoko aldearekin irabazi du Alberdik. Richard Brun asturiarrak bereganatu du brontzezko domina, 1:12ra helmugaratu ondoren. 

Nagusien mailan, Aitor Hernandezek jantzi du urrezko domina, Javier Ruiz de Larrinagari minutu eta erdiko aldea atera ondoren.  ermuarra da Espainiako ziklo-kros txapeldun berria Javier Ruiz de Larrinaga arabarra gainditu ondoren. Hermidak lortu du brontzezkoa. 

Entzun Alberdiren hitzak lasterketa amaitu ahala:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!