Ubare auzoan aparkatzeko egoiliar txartela eskatu daiteke jada

Ataria 2015eko urtarrilaren 8a

Zizurkilgo Udalak martxan jarri du Ubare auzoan aparkatzeko beharrezkoa izango den egoiliar txartela eskuratzeko prozesua. Eskuratzeko, udal bulegoetara joan beharko da. 

Txartela ez da unean bertan emango, datuak hartu eta egun batzuen buruan prest izango da. Urteko kuota 40 eurokoa izango da, eta txartela jasotzean ordainduko da.

Egoiliar txartela eskatzeko baldintza hauek betetzea beharrezkoa da:

- Autoaren zirkulazio zerga Zizurkilen ordaintzea.
- Zizurkilen erroldatuta egotea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!