Fiare banku etikoak eta Setem Hego Haizea gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta Zure diruarekin dokumentala ikusi ahal izango da bihar, hilak 4, 19:00etatik aurrera, Atxulondo kultur etxean. «Bankuek herritarren diruarekin zer bidegabekeria egiten dituzten kontatzen du dokumentalak, eta baita irtenbideak badirela ere: banku etikoak», esan dute. Dokumentala eta gero Fiareko kideek hitzaldia eskainiko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?