.eus domeinua izango du Zizurkilgo udalaren webguneak bihartik aurrera

Ataria 2014ko abenduaren 2a

Euskararen Nazioarteko Eguna baliatuko dute aldaketa hori egiteko, "euskara sustatzeko konpromisoari eutsiz". www.zizurkil.eus izango da domeinu berria.

Erabakiaren helburua da euskara eta euskal kultura sustatzea, eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea. "Gure izaeraren berri ematen dugu, euskaldunak garela agerian uzten dugu" diote udaletik: "Kimuz kimu, euskararen zuhaitza sendotuko dugu, euskaldun guztioi gozo-gozo euskaraz bizitzeko aukera emango digun habia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!