Haimar Zubeldia omendu dute Urkamendin

Asier Imaz 2014ko azaroaren 29a

Tour-eko lehen txirrindulari euskalduna izan da usurbildarra. Aurtengoa, Zubeldiaren zazpigarren txapela izan da. Zizurkildarrek festa giroan antolatu dute ekimenaren 29. edizioa.

Zizurkilgo Urkamendi Elkarteak Haimar Zubeldia omendu zuen atzo iluntzean. Tour-eko lehen euskalduna izan zen Zubeldia, eta zizurkildarrek, urtero bezala, omenaldia prestatu zuten. Usurbildarrarekin batera beste hainbat gonbidatu egon ziren, eta afariaren bueltan, bertsolariak eta trikitilariak ere izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!