2014/11/29 11:30
"Zubimusu naiz!" lelopean kalejira egingo du ikastolak larunbatean bere irudi berria aurkezteko.
Txaranga eta ikastolako maskota, Argitxo, bidelagun direla, ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek kalejira egingo dute Zizurkilgo Zubimusu ikastolatik. Lehenengo geldialdea Zubimusu zubian egingo da argazki erraldoia ateratzeko. Handik Malkar plazara joango dira partideak eta bertan egingo da ekintza nagusia. Kartoizko kaxekin Zubimusu ikastolaren logotipoa eraikiko dute. Pintxoak eta palamitak banatuko dira.
11:30 Kafea eta bizkotxoa Zizurkilgo ikastolan
12:00 Zizurkilgo ikastlatik irteera
12:40 Zubimusu zubian argazki erraldoia
13:15 Malkar plazan ekintza nagusia
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?