Ostiralean amaitzen da KZguneko ikastaroetan izena emateko epea

Ataria 2014ko urriaren 29a

Sei ikastaroetan eman daiteke izena Kzguneak antolatutako ikastaroetan. Gutxieneko taldea osatzen bada, ikastaroak Zizurkilgo KZgunean bertan izango dira, Atxulondo kultur etxean.

Ostirala da ikastaroetan izena emateko azken eguna Aurrerako udal bulegoetan eta hauxe da KZguneak duen eskaintza:

  • Merkataritza Elektronikoa Euskadin (2 ordu)

Euskal enpresen edo euskal produktuen online saltokiak, beraien erosketa prozesua, eskaintzen dituzten bermeak eta bestelako ezaugarriak ezagutzera emango dira ikastaro honetan.

  •  Informatika lainoan (2 ordu)

"Informatika lainoan" terminoaren esanahia ulertzea du helburu ikastaro honek. Informazioa lainoan gordetzearen abantailak eta desabantailak aztertuko dira, hala nola Dropbox, Yousendit eta Scribd programak erabiltzen ikasiko da bertan.

  • PayPal (2 ordu)

Zure erosketak ordaindu, zure salmentak kobratu eta Internet bidez dirua azkar eta seguru bidali eta jaso daitezke PayPal-en bitartez. Hau erabiltzen erakutsiko da ikastaroan.

  • Doako antibirus programak (2 ordu)

Ikastaro honen helburua da mehatxu informatikoak ezagutzea, ulertzea eta horietaz jabetzea. Mehatxuen aurkako prebentzio-neurriak nola hartu ere erakutsi nahi da bertan AVG eta avast! antibirus programen doako bertsioa instalatu eta erabiltzearekin batera.

  • Oinarrizko Facebook (2 ordu)

 Sare sozial hau nola erabili erakutsiko da ikastaro honetan.

  • Flickr (2 ordu)

 Flickr webguneak argazkiak eta bideoak txertatzeko aukera eskaintzen du. Hau nola erabili ikastea da ikastaro honen helburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!