Bigarren eskuko azoka, larunbatean, Zizurkilen

Ataria 2014ko urriaren 15a

Bigarren eskuko azoka izango da larunbat honetan Zizurkilen. 9:00etatik 14:00etara bitartean, nahi duen edonork postua jartzeko aukera izango du Aurrera plazan.

Postua jartzeko aurretik izena eman beharko da eta hori izango da bete beharreko baldintza bakarra. Izena Zizurkilgo Udalaren Aurrera plazako bulegoan edo 943 692 495 deituta eman behar da. Zizurkilgo bigarren eskuko azokan postua jarri nahi duenak aulkia, mahaia edo posturako behar dituen gainerako materialak eraman beharko ditu. Euria eginez gero, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian izango da azoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!