Etorkizuna bermatzeko iraganeko argazkiak ikusgai

Ataria 2014ko urriaren 10a

Teodoro Hernandorena kultur elkartekoek baserri zaharren argazkien erakusketa antolatu dute.

Zizurkilgo Azoka Berezia igandean ospatuko dela aprobetxatuz argazki erakusketa antolatu du Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak. Pasa den urtean emakume baserritarrak protagonista ziren argazki zaharren erakusketa egin zen eta aurten, Zizurkilgo baserrien argazki zaharrak ikusgai jarriko dituzte.

Zizurkilgo Udalaren webgunean ikusgai dago herriko baserrien argazki zaharren bilduma zabala eta bertan jasotako argazki ederrenak aukeratu dira jendeari kultur etxeko erakusketan aurkezteko.

Erakusketa gaur inauguratuko dute 19:00etan. Inaugurazio ekitaldian, herriko auzoen banaketaren inguruko azalpena emango dute Teodoro Hernandorena elkartekoek.

Auzoetan banatuta

Herriko auzoen arabera sailkatu ditu kultur elkarteak erakusketako argazkiak. Honela, Zizurkil Goiko helbideak sakabanatua izenpean egon beharrean auzoka banatzea proposatzen dute elkartekoek, historikoki egin izan den moduan. Herriko toponimia berreskuratu eta jaso nahi dute kultur elkartekoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!