Abian da Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketaren XIII. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Igor Agirre 2014ko urr. 3a, 10:00

Azaroaren erdi aldera bitarte ipuinak idatzi eta lehiaketan parte hartzeko aukera irekita dago.

Sei urtetik aurrerako haurretatik hasitako guztiek beren imajinazioa  eta idazteko abilezia proban jartzeko aukera paregabea izango dute  azaroaren 21a arte. Urtero moduan, Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketa antolatu du Zizurkilgo Euskara  sailak eta hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa bere herritar kuttunaren izena daraman literatura lehiaketarentzat.

Literatur lehiaketa Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute eta adinaren arabera bost mailatan banatuko dira txapelketara aurkeztutako literatur lan guztiak.

Egin beharreko ipuinak euskara hutsean izan beharko dute, noski, eta adin tarte bakoitzeko parte hartzaileek luzera desberdineko lanak aurkeztu beharko dituzte. Lanak DIN A4 tamainako orrietan aurkeztu beharko dira eta ordenagailuz eta makinaz idatzita egon beharko dute. Aurkeztu nahi diren lanen bi kopia utzi beharko dira Zizurkilgo udaletxean edo Aurrerako udal bulegoetan.

Ipuinaren izenburuaren ondoan, egilearen izengoitia idatzi beharko da lana entregatzeko garaian, baita idazlearen adina ere, egilearen anonimotasuna gordetzeko. Lanarekin batera gutun azal txiki bat eman beharko da egilearen benetako datuekin eta gutun-azalaren kanpoaldean, lanaren izenburua eta egilearen adina bakarrik jarriko dira.

Adinaren mailak
A maila. 6-8 urtekoena.
B maila. 9-11 urtekoena.
C maila. 12-13 urtekoena.
D maila. 14-16 urtekoena.
E maila. 17 urtetik gorakoena.

Orri kopurua
A maila. Orrialde 1.
B maila. 2 orrialde.
C maila. 2tik 4 orrialdetara.
D maila. 3tik 8 orrialdetara.
E maila. 5tik 12 orrialdetara.

Irabazlearen saria
A maila. Oparia.
B maila. Oparia.
C maila. 90 euro.
D maila. 150 euro.
E maila. 450 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!