Zizurkilgo jaiak

Zizurkildarrek plaza bete dute herri bazkarian

Ataria 2014ko irailaren 6a

Herri bazkaria dute gaur zizurkildarrek, eta plaza bete jende izan da bertan. Eguzkitik babesteko karpapean giro ederrean bazkaldu dute.

Eguna makillaje tailerrarekin hasi dute, eta 12:00etan marrazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa izan dira. Ondoren bildu dira adin desberdinetako herritarrak, bazakria hartuta plazara.

19:00eta, asto karrera izango dute, eta 20:15ean, balkoietako lore apainketa lehiaketaren sari banaketa. 20:30ean, kapoeira ikuskizuna eta ikastaroa eta eguna amaitzeko dantzaldia Triki ta Ke taldearekin. Atsedenaldian mozorro lehiaketa izango da, norberaren esku geratuko da parranda zenbaiteraino luzatu. Aurretik beste hiru egun dituzte zizurkildarrek festarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!