Kolorezko bizia hartu du Zizurkilgo plazak

Ataria 2014ko uztailaren 16a

Zizurkil Beheko plazari azken ukituak ematen ari dira, eta plazaren sarrerako paretak kolorea eta bizia hartu dute.

Karlos Zabala eskultoreak eginiko zeramikazko murala ia bukatu dute. Mosaikoko irudiak urte hasieran erabaki ziren batzar batean, eta hiru ideia nagusiren bueltan egin du diseinua: Herritarrak festa giroan, Zizurkil goia eta behea bat eginda eta armarri berriari keinu bat egitea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!