2014/07/18 19:00

1936ko gerrari buruzko hitzaldia

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil
'Gerra Zibila 1936-1937: erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila' izenburupean, 18-30 urte bitarteko ikasleak auzolandegia egiten ari dira uztailaren 7tik 20ra bitartean, Udako Euskal Unibertsitateak, Udalbiltzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Asteasu, Aduna eta Zizurkileko Udalak eta, Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean antolatuta.
Karlos Almorzak orain arte testuinguru horretan aurkitutako dokumentazio eta gertakariei buruzko informazioa emango du hitzaldian.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!