Jon Irazu bigarren, Gipuzkoako Aizkolarien Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2014ko uzt. 7a, 10:15
Usurbilen Santixabeletako azken arratsaldean herri kirolak izan ziren nagusi. Batetik bigarren mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten, eta bestetik, Herri Txikien Harrijasotze Txapelketa. Lehenengoan, Zizurkilgo Irazuk bigarren egin zuen, eta Ibarrako Mujikak laugarren. Harri jasotzaileen artean Hernialdeko Iban Ugartemendia izan zen eskualdeko ordezkari bakarra, eta laugarren egin zuen.

Bigarren maialako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan bi izan ziren eskualdeko parte hartzaileak: Zizurkilgo Jon Irazu eta Ibarrako Jesus Mari Mujika Elola. Lehenengoak bigarren egin zuen 15 ' 29''ko denbora eginda. Ibartarrak aldiz, laugarren egin zuen, 16 ' eta 32 '' behar izan zuelarik lanak egiteko. Ugaitz Mugerza Mendizabal izan zen irabazlea, 13 ' eta 52''ko denborarekin eta beraz, datorren urtean lehen mailan ariko da.

Sailkapena:

  • Ugaitz Mugerza Mendizabal: 13 ' 52''
  • Jon Irazu Ugalde: 15' 29''
  • Eneko Otaño Aizpurua: 15' 35''
  • Jesus Mari Mujika Elola: 16' 32''
  • Aratz Mugerza Mendizabal: 16' 59''
  • Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga: 17' 48''

 

Harri jasotzaileei dagokienez, Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa jokatu zuten, eta bost izan ziren parte hartzaileak, tartean Hernialdeko Iban Ugartemendia. Eskualdekoak laugarren egin zuen 62 altxaldi eginda, 7.025 kilo. Lehia estua izan zen, eta azkenean Jexux Mari Iruretagoiena 'Izeta III.a' izan zen garaile, 76 altxaldirekin (8.600 kilo). Honakoa da sailkapena:

  • Jesus Mari Iruretagoiena 'Izeta III.a': 76 altxaldi, 8.600 kilo (3.700 + 2.250 + 2.600)
  • Joseba Ostolaza Ibarguren: 75 altxaldi, 8.487,5 kilo (3.625 +2.362,5 + 2.500)
  • Urtzi Telleria Almorza: 64 altxaldi, 7.200 kilo (3.000 + 1.800 + 2.400)
  • Iban Ugartemendia Saizar: 62 altxaldi, 7.025 euro (3.000 + 2.025 + 2.000)
  • Aimar Galarraga Ibarguren: 49 altxaldi, 5.612,5 kilo (2.875 + 1.237,5 + 1.500)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!