Ubare auzoan aparkatzeko egoilarren txartela eskuratzeko epea zabalik

Maier Ugartemendia 2014ko uztailaren 7a

Ubare auzoan aparkatzeko sistema berri bat jarriko du Zizurkilgo Udalak bertako bizilagunekin akordio batetara iritsi ondoren. Bi aparkaleku mota egongo dira auzoan: Egoiliarrentzako erreserbatutako aparkalekuak, eta denbora mugatuko aparkalekuak. Bigarren honetan denek aparkatu ahal izango dute, baina denbora epe mugatu baterako bakarrik. Egoiliarrentzako aparkalekuetan autoa uzteko aldiz, urteko kuota baten truke egoiliar txartela eskuratzen dutenek aparkatu ahalko dute. Sistema martxan jartzeko, Udalak gutxi gorabehera jakin behar du zenbat plaza erreserbatu behar diren. Horretarako, egoiliar txartela eskuratzeko interesa duen zizurkildar orok izena eman beharko du hilaren 15a baino lehen, udaletxean edo Aurrera plazako udal bulegoetan.

Egoilar txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango da zirkulazio zerga Zizurkilen bertan ordaintzea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!