Zizurkilgo kirolariek aukeratuko dute kirolari onenaren saria

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 4a

Herritarrek gehien gustatzen zaien argazkia aukeratuko dute egutegirako

Herritarren eta kirolarien parte-hartzea areagotzeko asmoz, Kirol Batzordeak erabaki du kirolari onenari saria emateko hautaketa-prozesua aldatzea aurten. Horregatik, Zizurkilgo kirolariei deialdia egin die argazkiak udal-bulegoetan aurkezteko, eta argazkia aurkezten dutenak berak izango dira, euren artean 2014ko zizurkildar kirolari onena aukeratuko dutenak. Argazkiak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 30era bitartean.
Ondoren, argazki horiek guztiak ikusgai jarriko dira Elbarrenako jaietan, herritarrek gehien gustatzen zaiena aukeratu ahal izateko. 12 argazki bozkatuenekin osatuko da Zizurkilgo Udalaren 2015eko egutegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!