Pleno Txikiak 2014

Energia jasangarriko proposamenak luzatu dituzte Zizurkilgo haurrek

Ataria 2014ko maiatzaren 20a

Eskolako Agenda 21en baitan, herriko energia kontsumoa jaitsi eta gutxiago kutsatzea bilatzen duten neurriak proposatu dituzte Pedro Mari Otaño, San Millan eta Ikastolako haurrek.

Zizurkilgo Pedro Mari Otaño, San Millan eta Ikastolako ikasleek, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan egin dituzten lanak aurkeztu dituzte gaur udaletxean. Energia Jasangarria aritu dira eta ari dira lantzen aurtengo ikasturtean, eta horren harira, proiektu berri bati ekin diote: gabonetako apaingarri jasangarriak egiteari.

Proiektu honen helburua "denon artean herriko eta inguruko energia kontsumoa jaitsi eta gutxiago kutsatzea da" adierazi dute parte-hartzaileek, eta helburu horretara bidean, Zizurkilgo ikasleek ondorengo proposamenak egin dizkiote Zizurkilgo Udalari:

  • Herriko argiteria egokitzea: kontsumo baxuko bonbilak jarri, argia beherantz zuzendu eta gauean ordu batetik aurrera farola batzuk itzaltzea.
  • Eraikin publikoetan berogailua behar ez denean itzaltzea.

 

  • Auto elektrikoen erabilera sustatu: erosi eta alokariuan jarri.

Udalak, bestalde, adierazi du zenbait ekimen –kontsumo baxuko bonbilak jartzea besteak hondatu ahala, edo berogailuen kontrola– abian direla jada, eta gainontzeko proposamenak aztertzekotan geratu da.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!