Espainiatik Zizurkilera etorritakoen omenaldi "erabat arrakastatsua"

Ataria 2014ko maiatzaren 19a

Guztiz bete da Atxulondo kultur etxea 60-70eko hamarkadan Espainiatik Zizurkilera etorri zirenei omenaldia egiteko.

'Del pueblo a Zizurkilera', euren testigantzekin osatutako dokumentalaren estreinaldia; Jon Maiaren hitzaldi eta bertsoak; Extremadurako janariak probatzeko aukera eta bertako kantu eta dantzak izan dira eguna amaitzeko. Jon Maiak bere esperientzia kontatu du erabat betetako aretoaren aurrean. Umore ukituak tartekatuz, testigantza sentikorra utzi du bertsolari zumaiarrak. Hitzaldia amaitzeko, Extremaduran jaio zen bere amonaren hiletan kantatu zituen bertsoak gogora ekarri ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!