Hiru mailatan hartu daiteke parte lehiaketan: 18 urte artekoena, Diasporan bizi direnena, eta 1995. urtean edo aurretik jaiotakoena.
Lehen bi mailatan parte hartzaileek nahi adina bertsopaper bidali ditzakete, eta bakoitzean idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira. Helduen mailan, parte hartzaileek nahi adina bertsopaper bidali ahal dituzte ere, eta bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira. Maila guztietako gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.
Lanak ekainaren 22a baino lehen bidali beharko dira Hernandorena Kultur Elkartera posta arruntez edo emailez: hernandorenake@zizurkil.net edo Iriarte Etxea, Pello Mari Otaño plaza, 1 (Zizurkil), Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa jarrita.