2014/05/06 - 2014/06/22 09:00

II. Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa

Zizurkil
Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak antolatu du. Hiru maila daude: 1. Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (1996an edo geroago jaiotakoak). 2.- Diasporakoen maila: Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi diren euskaldunentzat, Argentinakoentzat bereziki. 3.- Helduen maila: 1995an edo aurretik jaiotakoentzat. Lanak e-postaz zein paperean jasoko dira eta helbide hauetako batera bidali behar dira: hernandorenake@zizurkil.net edo Hernandorena Kultur Elkartea (Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa) Iriarte etxea – Pello Mari Otaño plaza, 1 20159 – Zizurkil. Bertso-lanak 2014ko ekainaren 22aren aurretik bidali behar dira. Argibide gehiago 656743741 zenbakian edo hernandorenake@zizurkil.net helbidean.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!