Aranzadiren ustez, Fraisoron ez zuten haurrik lapurtu

Ataria 2014ko martxoaren 24a

Aranzadi zientzia elkarteak Zizurkilgo Fraisoro umezurztegian 1940 eta 1990 urteen artean emandako umeen adopzioak aztertu ditu, eta bere ustez, legezkoak dira. Ez zen, beraz, haurren lapurretarik eman.

Aranzadi zientzia elkarteko Eva Garcia eta Laura Pegok egin dute ikerketa, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute.

Diputazioak 2012an eskatu zuen 1940 eta 1990 urteen artean Zizurkilgo umezurztegian emandako adopzioak eta abar ikertzeko. Ikerketaren arabera, 0 eta 5 urte arteko 2.627 haur pasa ziren Fraisorotik. Horietatik 2.579 txosten aztertu dituzte eta ez dute irregulartasunik aurkitu. Haurretako batzuk adopzioan eman zituzten, eta beste batzuk euren amekin itzuli ziren. 30 bat besterik ez dira izan aurkitu ezin izan dituzten txostenak.

Horiek horrela, ikerketan haurren %50 euren amekin itzuli zirela dio, eta %32 adopatu zituztela. %6,5a hil egin zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!