Kaldereroak iritsi dira Zizurkilera

Ainhoa Oiartzabal 2014ko otsailaren 21a

Inauteriak ate joka daudela argi eta ozen iragarri dute gaur arratsaldean Zizurkilgo Pedro Mari Otaño ikastetxetik kaldereroz mozorrotuta irten diren haurrek.

Arratsaldeko 15:15ean irten dira eskolatik kalera Otañoko ikasleak, guztiak kaldereroz apain mozorrotuta eta zartagi eta mailuak eskuan Inauteriak badatozela iragartzera. Eguraldi ona lagun, kantuak kantatzen eta zartagiekin soinua ateratzen jardun dute arratsalde partean herrian zehar. Eta eginiko ahalegina eskertzeko, merienda egin dute ondoren Elbarrenako plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!