Hamabigarren aldiz egingo dute Blues Gaua Zizurkilen

Ataria 2014ko otsailaren 7a

De 2 en Blues Band talde nafarra
Otsailaren 15eko gaua eskainiko diote blues musikari hiru kontzerturekin.

Aurten ere Blues Gaua antolatu dute Zizurkilen. Otsailaren 15ean izango da hamabigarren edizioa eta hiru izango dira kontzertuak.

Atxulondo tabernan, 23:00etan, De 2 en Blues Band talde nafarra entzun ahalko da, "The Groovin'Blues' hirugarren diskoa aurkeztukod ute. Pasus tabernan, 00:15ean aldiz, Madrilgo Edu Manazas & Emilio Arsuagaren kontzertua egongo da. Eta gaueko azkenak 01:30ean joko dute Egarri tabernan; Travelin'Brothersek bizkaitarrak izango dira bertan. Azken kontaertu hau eta gero blues, soul eta rockanroll musika jarriko duen dj saioa izango da. Sarrerak doanekoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!