Bi atxilotu, Zizurkilgo Ubare auzoan

Ataria 2014ko urtarrilaren 31

Goizaldean liskarra egon da Zizurkilgo Ubare auzoan eta bi atxilotu daude oraingoz.

Goizean izan da istilua Zizurkilgo Ubare auzoan, 07:30 aldera. Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez kontrol bat jarri dutela goizaldean, ustezko lapur talde bat inguruan zebilelakoan. 07:30ean, "kontrola kentzen ari zirela", auto bat agertu da Ubare auzoan, eta susmagarri egin zaie ertzainei. Geratzeko agindu diote, baina ibilgailuak aurrera jarraitu du. Ertzaintzak azaldu du polizia bat harrapatzen saiatu direla autoarekin, baina ez dutela lortu. Orduan, betiere Ertzaintzaren arabera, polizietako batek tiro egin du.

Autoan hiru gizonezko zihoazen, eta horietako bat zaurituta eraman dute ospitalera. Ertzaintzak jakinarazi du "zauri arinak" dituela, eta ez duela tirorik jaso. Zauritutako gizonezko hori, autoaren gidaria, lekuan bertan atxilotu dute. Beste bi gizonek alde egitea lortu dute. Horietako bat atxilo hartua du Ertzaintzak dagoeneko; Donostian atzeman dute. Beste gizon bat falta da orain, eta haren bila ari da Polizia.

Gertakariak abuztuan izandako beste atxiloketa batzuekin du zerikusia, estankoetan eta beste hainbat saltokietan egindako lapurretekin. Ertzaintzak esan duenez, ikerketa zabalik dute oraindik, eta ondorioz, auzoa itxi egin dute.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!