Erakusketa ikusgai izango da ostegunean eta ostiralean 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean goizez egongo da zabalik.
Zumba eta sabel dantza ikastaroak
Bi ikastarotan izena emateko aukera dago hilaren 20a arte. Zumba ikastaroa urtarrilaren 28tik apirilaren 10era da. Astearteetan eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era da, eta 60 euro balio du. Sabel dantza hilaren 13an hasi zen eta ekaina bitarte da. Astelehenetan 19:00etatik 20:30era da eta 90 euro balio du.