Zizurkil XXI sozietate anonimoa desegitea erabaki du udalbatzak

Ataria 2014ko urtarrilaren 9a

2010ean sortu zuten etxegintzako lanak egiteko, baina oraingo udalbatzak ez du bat egiten eredu horrekin eta desegitea erabaki du

Zizurkilgo udalbatzak Zizurkil XXI S.A. enpresa desegitea onartu zuen pasa den abenduaren 26ean egindako osoko bilkuran Bildu eta EAJren aldeko bozekin.

Enpresa 2010ean eratu zuen orduko udalbatzak etxegintza lanak egiteko, baina oraingo udalbatzak ez du bat egiten eredu horrekin. Joxe Mari Luengo alkateak azaldu duenez, “bere garaian, etxegintza lanei lotuta erakunde publikoetatik horrelakoak sortzeko bultzada egon zen. Guk ez dugu bat egiten eredu horrekin, eta orain inoiz baino zentzu gutxiago dute”.

Esarbe aholkularitza etxearen bidez sortu zen Zizurkil XXI S.A., eta urteotan ez du jarduerarik izan. “35.400 euroko gastua egin zuen udalak enpresa sortzen. Gainera nabarmendu behar da gastu hori legealdi honetan ordaindu behar izan dugula, orduko beste hainbat gastu bezala. Azkenean, eurek ere onartu dute erabaki okerra izan zela enpresa sortzearena”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!