Joxe Mari Luengo: "Egoera txarrean hartu genuen udala, baina pixkanaka buelta ematen ari gara"

Jon Miranda Labaien 2013ko abenduaren 4a

Hiru miloi euroko zorra zuen Zizurkilgo udalak 2011n. Kopuru hori ia miloi batean murriztea lortu du udal gobernu berriak azkeneko bi urteetan. Aurrekontuaren zati bat zorra kitatzera bideratzen dute urtero eta antolaketan murrizketak egin dituzte udal jarduera modu efizienteagoan kudeatzeko. Inbertsioak egin ahal izateko beste erakundeekin elkarlana bultzatzen ari dira, Joxe Mari Luengo alkateak aipatu digunez. Horren adibide, futbol zelaia egokitzeko 2014an egingo dituzten lanak.

Zizurkilgo alkateari egindako elkarrizketan, herrian martxan dituzten hainbat lan aipatu ditugu. Joxe Arregi plazaren urbanizazio lanak eta Zizurkil Goian egingo diren aparkalekuak nabarmendu ditu Joxe Mari Luengok. Atez ateko bilketa sistemaren inguruan oraindik ere erresistentzi batzuk sumatzen dituzte herritarren artean, "neurri handi batean EAJk egindako lanagatik da; propaganda egin eta bazterrak nahastu zituztelako gaiarekin". Hala ere, bidea egiten ari dira Zizurkilen eta datozen asteetan bilketa sistemaren inguruko bigarren parte hartze prozesua jarriko dute martxan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!