Urrezko Aizkolarien saioko jardunaldi berria izango da gaur, Ordizian. Floren Nazabal txapelduna eta Joseba Otaegi neurtuko dira 19:15etik aurrera. Zizurkildarrak igande honetan bertan izango du beste saio berri bat. Hain zuzen ere, Urrezko Aizkolarien hamargarren jardunaldia jokatuko dute Arabako Villabuena herrian. Juan Jose Lopez Azpilikuetaren aurka egingo du Otaegik.