Hamalau ikastaro antolatu ditu Zizurkilgo Udaleko kultura sailak

Tolosaldeko Ataria 2013ko ira. 11a, 10:48

Ikasturte berriari begira, eta urtero moduan, Zizurkilgo Udaleko kultura sailak ikastaroak antolatu ditu adin ezberdinetako herritarrentzat.

Denera hamalau ikastaroko eskaintza prestatu du udalak, Iriarte eta Atxulondo kultur etxeetan banatuta. Gorputz heziketa, sorkuntza eta dantzekin zerikusia duten ikastaroak dira guztiak, hala nola, Pilates, Yoga, bertsolaritza tailerra, sabel dantza edota euskal dantza.

Ikasturtea, urriaren lehenean hasiko da, eta ekainaren 20an bukatu. Izena emateko epea, berriz, atzo ireki zen, eta irailaren 25era bitarte izango da zabalik. Horretarako, Aurrera plazan kokatuta dauden udal bulegoetara joan beharko da. Informazio gehiagorako 943 69 24 95 telefono zenbakira deitu beharko da.

Haur irakurketa kluba

Bestalde, Zizurkilgo liburutegiak haur irakurketa kluba martxan jarriko du Galtzagorri Elkartearekin batera. Egitasmo honen helburu nagusia, haurrei liburuen mundua ireki eta irakurketaz eta literaturaz gozaraztea da, guraso eta hezitzaileekin une intimo eta erakargarriak sortuz.

Hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat, eta haien gurasoentzat zuzendua dago irakurketa klub hau, eta denen parte hartzea bilatuko duten saio dinamikoak egingo dira.

Urria, azaroa eta abenduan, saio bana egingo dute hilabete bakoitzeko, eta hiru saio horietako kuota 25 eurokoa da. Izena emateko, liburutegira joan beharko da irailaren 20ra bitartean. Dagoeneko zabalik da epe hori. Gehienez, 20 ume onartuko dira.

IKASTAROAK

Atxulondo kultur etxeko ikastaroak

  • Euskal dantza (haurrak). Asteazkenetan 17:15etatik 19:45era, adinaren arabera taldetan banaturik. Prezioa: txikiak 60 euro, eta ertainak eta handiak 100 euro.
  • Patchwork (helduak). Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 70 euro.
  • Yoga (helduak). Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. Prezioa: 105 euro.
  • Pilates (helduak). Astearte eta ostegunetan 18:30etik 19:30era. Prezioa: 125 euro.
  • Sabel dantza (helduak). Astelehenetan 19:00etik 20:30era. Prezioa: 130 euro.
  • Gimnasia (erretirodunak). Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 11:00etara.
  • Joskintza eta eskulanak (erretirodunak). Ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
  • Yoga (erretirodunak). Astearte eta ostegunetan 11:00etatik 12:30era.
  • Oharra. Erretirodunentzat izen emateak eta prezioak, Elizpe Jubilatu Elkartean.
Iriarte kultur etxeko ikastaroak

  • Eskulanak. Ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa 70 euro.
  • Gimnasia (helduak). Astelehen eta asteazkenetan 11:15ean. Prezioak: erretirodunek 75 eta gainontzekoek 105 euro.
  • Bertso tailerra (14 urtetik gorako gazteentzat). Asteazkenetan 19:30etik 21:00etara. Taldearen beharren arabera, ordutegia moldatu daiteke.
Ikastaro motzak

  • Antzerki tailerra (haurrak). Urritik abendura, astelehen arratsaldetan. Izen ematearen arabera antolatuko dira taldeak. Prezioa: 30 euro.
  • Txotxongilo tailerra (8 urtetik gorako haurrak). Urritik abendura, ostiraletan 17:30etik 19:00etara. Prezioa: 30 euro.
  • Tai-Chi (helduak). Urritik abendura, 19:30etik 20:30era. Prezioa: 50 euro.
Loatzo Musika eskola. Informazio gehiago, 943 69 18 57 telefono zenbakian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!