Atez ateko bilketarako ontziak jasotzeko azken egunak, Zizurkilen

Tolosaldeko Ataria 2013ko uzt. 12a, 11:57

Udalak ontziak jaso ez dituzten herritarrei Aurrera Plazako udal bulegotik pasatzeko deia egin die

Ia hilabete pasa da Zizurkilen atez ateko hondakin bilketa martxan jarri zutenetik.  Egun guzti hauetan, herritarrek ontziak jasotzeko aukera izan dute, baina oraindik batzuek ez dituzte birziklapenerako erabili behar dituzten ontziak hartu.

Hori dela eta, Zizurkilgo Udalak herritarrei dei egin die Aurrera Plazan dauden udal bulegoetatik pasa eta dagozkien edukiontziak jasotzeko. Gaur, aurreko egun guztietan egin moduan, 15:00etatik 19:00etara egongo da aukera. Azken egun gisa, ordea, larunbatean ere banaketa egitea erabaki da udalak.

Kasu honetan, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara egongo dira ontziak banatzen. Udalak, ontzien banaketa dohakoa dela argitu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!