Motozaleen janari bilketa solidarioarekin bat egin du udalak

Ataria 2013ko ekainaren 13a

Gipuzkoako Motozaleak elkar hartu eta janari bilketa solidarioa egiten ari dira. Ekainaren 15a bitarte ariko dira horretan, eta Zizurkilgo Udalak bat egin du ekimenarekin. Erosketak egiterakoan kilo bat janari beharrean daudenentzat bideratzea eskatu dute motozaleek. Eurek, ekainaren 16an, bildutako janari guztia Gipuzkoako Janari Bankuari emango diote.

Janari bilketa sustatzeko hamaika arrazoi zehaztu dituzte motozaleen elkartetik: «Gosearen aurka, beharra duten familien alde, oheratu aurretik baso bat esne ere ez daukaten haurren alde, hilabete bukaerara iristerik ez duten adinduen alde...».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!