Lizaso eta Alkorta Gipuzkoako Sega Txapelketako finalean

Ataria 2013ko ekainaren 4a

Juan Jose Lizaso asteasuarra[/caption]

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa saioa jokatu zen herenegun Zizurkilgo Areta baserriko belardietan. Bi taldetan banatuta zortzi segalari aritu ziren lehian, tartean, hiru eskualdekoak, Jesus Mari Ormaetxea Urki orendaindarra eta Juan Jose Lizaso eta Mikel Alkorta asteasuarrak. Bada, Lizasok (1.806 kilo) eta Alkortak (1.687 kilo) lortu zuten finalerako txartela, euren taldeko lehen bi postuetan sailkatu baitziren. Urki, berriz, 1.761 kilo jasota bere taldeko hirugarren postuan geratu zen. Bi alkizarrekin batera, Igor Esnaola eta Mikel Garayalde ariko dira Gipuzkoako Sega Txapelketako finalean.

Ekainaren 23an jokatuko dute lau segalariek finala, Aian. Segalari bakoitzak ordubeteko lana izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!