Ziotza pilota eskolan izen ematea irekita dago

Ataria 2013ko maiatzaren 31

Zizurkilgo Ziotza Pilota eskolak matrikulazio epea ireki du. Egun hauetan, Otaño, San Millan eta Jesusen Bihotza ikastetxeetan esku orriak banatu ditu. Sei urtetik gorako neska-mutilek izena emateko aukera izango dute. Honez gain, ordea, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 18:00etara, Intxaur pilotalekuan egongo dira edo izena eman nahi dutenek 609 431 265 telefono zenbakira deitzeko aukera izango dute. Ekainak 14 izango da izena emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!