Herri Urratsera joateko autobusa, igandean

Ataria 2013ko maiatzaren 7a

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Zizurkilgo Udalak Txepetxa Gazte Asanbladarekin elkarlanean. Udal bulegoetan eta Atxulondo, Iriarte eta Egarri jatetxeetan egongo da izena emateko aukera, maiatzaren 10era arte. Txartelak hamar euro balio ditu eta izena ematerako orduan egin beharko da ordainketa. 20 pertsonako kopurua beharko da gutxienik autobusa ateratzeko. Autobusa, igandeko 09:25ean aterako da Pedro Mari Otaño plazatik eta 09:30ean Joxe Arregi plazatik.  Itzulera, aldiz, 19:30ean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!